XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...NOIZ ASMATU ZEN LEHENENGO IRAGARKIA?

Gaur egun iragarkiak toki guztietan aurkitzen ditugu;

Robert Guerin-ek esan zuen: Arnasten dugunean airean oxigenoa, nitrogenoa eta publizitatea daude.

Baina lehenengo iragarkia aspaldi-aspaldikoa da.

Orain dela hiru mila urteko Tebaseko papiro batean hauxe irakurri ahal da:

Shem esklabuak ihes egin dio bere jabeari.

Jabeak Tebaseko jende ondratua gonbidatzen du esklabua bilatzera.

Hitita da, bost oineko altuerakoa, begi marroiak eta gorputz sendoa.

Urrezko pieza bat emango diot haren berri ematen duen pertsonari.

Helbidea: Telarik Ederrenak Denda.

...ZER DEN TELEX-a?

Telex-a telegrafoaren antzeko aparailua da.

Igorleak bultzada elektronikoak bidaltzen dizkio hartzaileari.

Hartzaileak bultzada hauek dekodifikatu eta mezu bihurtzen ditu.

Aparailu hartzailean mezua idatzita agertzen da.

...NOIZ EGIN ZEN LEHENENGO TRANSPLANTEA?

Ez dakigu data zehatza, baina KA 700 urte inguruan Indian lehen transplantea egin zuten.

Noski, garai hartan ez zen bihotzik transplantatzen.

Azala baino ez zen transplantatzen toki batetik bestera.

Horrela, sudur berriak egiten zituzten (esan behar emakume adulterei sudurra mozten zietela).

...NONDIK DATORREN KAFEA?

Artzai arabiar batek aurkitu zuen kafea VI. mendean.

Honek ikusi zuen bere ahuntzek, kafe landarearen hostoak jaten zituztenean poztu egiten zirela eta saltoka hasten zirela.

Orain dela mende askotatik egiten da kafea Arabian.

Handik Egypto, Syria eta Turkiara zabaldu zen.

1.600. urtean Europan sartu zen Veneziatik.

Gaur egun mundu guztira zabaldu da.

...ZERTARAKO BALIO DUTEN GIZONEZKOEN DITIBURUEK?

Gizona eta emakumearen artean berdintasun anatomiko bat dago hasieran, bularrak.

Baina gero emakumeak hormona batzuk sortzen ditu bere gorputzean eta bularrak handitzen zaizkio.

Erditu eta gero, honen bitartez, amak umeei elikagaia ematen die.

Gizonak, ez dauzka emakumeen hormona horiek, beraz gizonezkoen ditiburuek ez dute ezertarako balio, hazkura dugunean hazka egiteko ez bada.

Hizkuntz aktibitatearen helburua lortu eta neurtzeko erabilera posible bat:

- Taldeka irakurri eta elkarri kontatu.